Kolorearen psikologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizakiok sistema sentsorialaren bidez hautematen ditugu koloreak, eta, beraz, pertsona bakoitzak modu desberdinean hauteman ditzazke. Hala ere,kolore bakoitzari sinbolismo eta esanahi zehatzak ematen zaizkio kode kulturalaren arabera.
Esparru honetan aditu ezagunenetariko bat Eva Heller [1]psikologo alemaniarra izan zen. Gaian sakontzeko zenbait ikerketa burutu eta gero, koloreen eta sentimenduen arteko erlazioa ez dela ustekabekoa baieztatu zuen. Alegia, bere ikerketen arabera, koloreen gustuak ez dira gustu arrazoiak baizik eta haurtzarotik gure lengoaian eta pentsamenduan errotuta dauden esperientzia unibertsalak. Ikerlariaren aburuz, kolore bakoitzak efektu ezberdinak zor ditzazkete, askotan beraien artean kontraesankorrak direnak. Izan ere, kolore berak esanahi ezberdina izan dezake egoeraren arabera. Kolore gorria, adibidez, erotikoaizan daiteke egoera batean eta basatia beste batean. Testuingurua elementu garrantzitsua dela aipatzen du, horrek emango baitio koloreari gugan sortutako eragina. Hau da, kolore bera testuinguru ezberdinetan ager daiteke (arropa, espazioa, janaria, eta abar), baina gugan sortutako sentimenduak ezberdinak izan daitezke.