Kortatu
80ko hamarkadako euskal rock taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kortatu ska-punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen. Hasiera batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britainiarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskeraz eta gazteleraz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.
Kortatu | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Irun, Euskal Herria |
Musika mota | Ska, Reggae, Punk, Rock |
Instrumentuak | baxua, gitarra, bateria |
Urteak | 1984 - 1989 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka Soñua Esan ozenki Nola! |
Taldekideak | |
Fermin Muguruza Iñigo Muguruza Treku Armendariz Kaki Arkarazo | |
Informazio gehigarria | |
kortatu.net | |
Pixkanaka ska mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, party-skatik combat-rock aldera garatu ziren. Hala ere, gai nagusiek aldatzeke segitu zuten: tortura, errepresioa eta justizia soziala. Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere disko bateko azalean Juan Carlos I erregea robot baten itxuraz atera nahi zutenean.
Public Enemyk Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an, taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.