Lana Del Rey
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizabeth Woolridge Grant, ezagunagoa Lana Del Rey izen artistikoaz, (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko ekainaren 21a) estatubatuar abeslari, abestigile, poeta, modelo eta ekoizlea da. Bere musika honako ezaugarri hauengatik da nabarmena: kalitate zinematografiko estilizatuagatik, vintage estiloagatik, erromantze tragiko, glamour eta melankolia kantuengatik, eta pop kulturari egindako erreferentziengatik, bereziki 1950 eta 1960ko hamarkadetako elementuei.[1]
Lana Del Rey | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Woolridge Grant |
Jaiotza | New York, 1985eko ekainaren 21a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Venice Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kent School (en) Fordham Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, aktorea, zinema aktorea, estudioko musikaria, abeslaria, disko-ekoizlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Lana Del Rey, May Jailer, Lizzy Grant, Lana Del Ray eta Lana Rey Del Mar |
Genero artistikoa | Indie popa Pop barrokoa trip hopa sadcore (en) Dream popa indie rock slowcore (en) rock psikodelikoa psychedelic pop (en) rock rhythm and bluesa |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Interscope Records Polydor Records |
lanadelrey.com | |
| |
18 urte zituela hasi zen New Yorkeko klubetan antzezten eta, 20 urte zituenean, lehen kontratu diskografikoa sinatu zuen 5 Points Recordsekin.[2][3] 2010eko urtarrilean, estudioko lehen albuma kaleratu zuen: Lana del Ray A.K.A. Lizzy Grant. Proiektu hark porrot egin ondoren, Del Reyk industrian aurrera egin zuen "Video Games" (2011) bere estreinako singlearen arrakasta biralaren ondoren.[4][5][6] Urte hartan Interscope eta Polydor Recordsekin sinatu zuen. Bigarren albumak, Born to Die (2012) izenekoak, nazioarteko arrakasta izan zuen eta diskoko singlea, "Summertime Sadness", lehen hamarren artean geratu zen Billboard Hot 100ean, baita "Blue Jeans", "Born to Die" eta "National Anthem" singleak ere.[7][8][9][10] Del Reyk 2012an Paradise EPa atera zuen, Grammyrako izendatu zutena. Hurrengo urtean, abeslaria zinemarako konposatzen aritu zen, Tropico bere film labur musikala idazten eta protagonizatzen zuen bitartean; horrela, "Young and Beautiful" kaleratu zuen The Great Gatsby (2013) filmerako single nagusi gisa.
2014an, Del Reyk bere hirugarren albuma kaleratu zuen, Ultraviolence. Urte bereko abenduaren amaieran, Big Eyes filmaren soinu bandan parte hartu zuen, Grammy sarietarako eta Urrezko Globo sarietarako izendatu zituzten.[11] 2015eko abuztuan, Del Reyk laugarren estudioko diskoa iragarri zuen, Honeymoon, eta 2015eko irailaren 18an kaleratu zen.[12] Geroago, 2017an, Lust for Life albuma kaleratu zuen, The Weeknd, ASAP Rocky, Sean Lennon eta Stevie Nicks artistekin egindako elkarlanak dituena. Azken honek, Grammy sarietarako izendapen bat ekarri zion, pop ahots disko onenarentzat.[13] 2019ko abuztuaren 30ean, Del Reyk Norman Fucking Rockwell! albuma kaleratu zuen, kritikaren txaloak eta Grammyetarako bi izendapen jaso zituena, horien artean urteko abestirik eta urteko albumik onenaren sarietarako.[14][15] 2020an, Del Reyk lehen poema-liburua atera zuen, Violet Bent Backwards over the Grass, poeta gisa debuta eginez, baita olerki bakoitzari dagokion izen bereko audioliburu batekin ere.[16][17][18]
2020tik aurrera, 19.1 milioi disko eta 13 milioi single baino gehiago saldu ditu Del Reyk mundu osoan.[19] Bere sari eta izendapenen artean, Del Reyk 2 Brit Awards, 2 MTV Europe Music Awards, Satellite Award bat eta 9 GAFFA Awards jaso ditu. Sei aldiz izendatu dute Grammy sarietarako eta behin Urrezko Globo sarietarako.[13]