Louis Nicolas Vauquelin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Louis Nicolas Vauquelin (Saint-André-d'Hébertot, 1763ko maiatzaren 16a - ibidem, 1829ko azaroaren 14a) frantziar kimikaria izan zen, kromoa eta berilioa aurkitu zituena.
Datu azkarrak Frantziako Nazio Biltzarreko kidea, 121. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari ...
Itxi
Laborategiko laguntzailea izan zen Rouengo farmazia batean eta gero Antoine-François de Fourcroyn 1783tik 1791ra. Parisera joan eta Jardin du Roin lan egin zuen. 1791n Zientzia Akademiako kide izendatu zuten eta Annales de Chimie egunkaria argitaratzen lagundu zuen.
1797an kromoa aurkitu zuen Siberiako berun gorrizko zain batean, eta 1798an berilio oxidoa aurkitu zuen esmeralda batetik atera ondoren.
Eskola Politeknikoko eta Parisko Unibertsitateko irakaslea izan zen eta 1826an diputatu hautatu zuten.
- Datuak: Q333438
- Multimedia: Louis-Nicolas Vauquelin / Q333438
- Espezieak: Louis Nicolas Vauquelin