Maoriera
polinesiar hizkuntza, Zeelanda Berriko maoriek mintzatua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maoriera[1] (maorieraz: Māori [/ˈmaːɔɾi/ ahoskatua]; edo te reo Māori [tɛ ˈɾɛɔ ˈmaːɔɾi], «maori hizkuntza») maori etniakoen mintzaira da. Zeelanda Berriko (maorieraz: Aotearoa) hizkuntza ofiziala, ingelesarekin batera.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Itxi
Hala ere, gutxitua da eta, etorkizunera begira, egoera ez da ona. Gutxi gorabehera, 150.000 hiztun dituela jotzen da (zeelandaberritar guztien % 3,75, eta maorien % 14 inguru). Egun, hiztun gehienak Ipar uharteko iparraldean eta ekialdean bizi dira, Northland eta Gisborne eskualdeetan zehazki.
Polinesiar jatorrikoa da, eta beste hiru hizkuntza senide ditu: rarotongan (Cook uharteak), tahitiera eta hawaiiera. Polinesiako biztanle batzuek Zeelanda Berrira eraman zuten, ziur aski Tahititik, orain dela 600-800 urte.