Marlen Reusser
txirrindulari suitzarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marlen Reusser (Jegenstorf, 1991ko irailaren 20a) Suitzako kirolaria da, errepideko txirrindularitzan parte hartzen du.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, erlojuaren kontrako proban zilarrezko domina lortuz[1]. Minsk 2019ko Europako Jokoetan urrezko domina lortu zuen proba berean[2].
Zilarrezko domina irabazi zuen 2020ko munduko txapelketan errepideko proban, eta bi domina 2020ko errepideko Europako txirrindularitza txapelketan, zilarra talde mistoetako erlojupekoan, eta brontzea banakako erlojupekoan[2].
2023ko Euskal Herriko Emakumezkoen Itzulia irabazi zuen, azken etapan gailenduta.