Meryl Streep
aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Meryl Louise Streep (Summit, 1949ko ekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da. Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep.[1] Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen.[2] 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.[3]
Meryl Streep | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Louise Streep |
Jaiotza | Summit (New Jersey), 1949ko ekainaren 22a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Connecticut Brentwood (Kalifornia) Connecticut Bernardsville (New Jersey) New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Mary Wilkinson Streep |
Ezkontidea(k) | Don Gummer (1978ko irailaren 30a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vassar College (en) 1971) Artean graduatu Yale School of Drama Yale Unibertsitatea 1975) Master of Fine Arts (en) Bernards High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Gladys Greene Carmen De Lavallade Robert Lewis Estelle Liebling (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, aktorea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia SAG-AFTRA (en) Screen Actors Guild (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
merylstreeponline.net | |
| |