Miguel Unamuno plaza (Bilbo)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Miguel Unamuno plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuko Zazpikaleak auzoan dagoen plaza bat da. Izena Miguel Unamuno bilbotar idazle eta filosofoaren omenez darama (Unamuno plaza honetan hasten den Erronda kalean jaio zen eta auzoan hazi zen). Aldi berean Etxebarrieta Anaiak plaza moduan ezagutzen da ENAMeko jarraitzaileen artean bertan gurasoekin bizi izan baitziren betidanik beraien gaztarora arte Xabier Etxebarrieta eta Jose Antonio Etxebarrieta anaiak[1][2][3].
Miguel Unamuno plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2584444°N 2.9215472°W / 43.2584444; -2.9215472 |
Plaza honetan Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa dago, eta bertatik Mallonako galtzadan ikus daiteke Arkeologi Museoa.[4]