Mihiluze
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mihiluze ETB1eko lehiaketa saioa da. Zortzi denboralditan 1.000 ataletik gora emititu dira eta etapa ugari izan ditu.
Mihiluze | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Mihiluze |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 1.117 |
Ezaugarriak | |
Aurkezlea | Kike Amonarriz, Ilaski Serrano eta Antton Telleria |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2006ko otsailaren 2a |
Amaiera-data | 2013ko maiatzaren 15a |
2006ko otsailaren 2an estreinatu zen eta hasiera hartan igande arratsaldeetako show bat zen. Kike Amonarriz zen aurkezlea eta berarekin batera izaten zuen kolaboratzaile talde bat: Arantxa Gurmendi, Asisko Urmeneta, Ilaski Serrano, Niko Lizeaga... Etapa honek 13 atalez iraun zuen, 2006ko maiatzaren 11ra arte.[1][2]
Uda ondoren, 2006ko urriaren 2an berriro itzuli zen telebista saioa, baina erabat aldatuta. Kike Amonarrizen alboan Ilaski Serrano jarri zuten aurkezle lanetan eta gainerako kolaboratzaileak desagertu egin ziren. Etapa honetan lehiaketa egunerokoa izatera pasatu zen, astelehenetik ostegunera.
Saioaren arrakasta ikusita, saio bereziak egiten ere hasi ziren. Horrela emisioa luzatu zen eta astelehenetik ostegunera emititzeaz gain, larunbat gauetan programa bereziak emateari ekin zioten (haurrekin, famatuekin...).
2013ko maiatzaren 15ean, larunbat batez amaitu zen lehiaketa Biba Mihiluze izeneko saio berezi batekin, 1.117 saio egin eta gero.
Bederatzi urte pasatu ziren eta Euskal Telebistak berriro lehiaketa berreskuratzea erabaki zuen. Grabazioak 2022ko abuztuaren erdialdean hasi zituzten eta irailaren 12an Mihiluze eraberritua itzuli zen pantailetara. Oraingo honetan Ilaski Serrano eta Antton Telleria gidari zirela.