Novak Đoković
tenislari / From Wikipedia, the free encyclopedia
Novak Đoković —serbieraz: Новак Ђоковић; abizena Djokovic idazten da đ eta ć letrak idazterik ez dagoenean— (Belgrad, Serbia, 1987ko maiatzaren 22a) tenislari profesionala da. Bigarrena da munduko tenislarien ATP sailkapenean, luzaroan lehena izan eta gero.[1] Inoizko tenislaririk hoberenen artekotzat jotzen da. Askotan, Novak izenaren ohiko hipokoristiko Nole izenaz deitzen diote.[2]
2008. urtean, Grand Slamgo bere lehen txapelketa irabazi zuen: Australiako Irekia. Grand Slamgo txapelketa bat irabazi duen lehen serbiarra da, eta Australiako Irekia irabazten 4. tenislaririk gazteena izan zen.[3] Berriro irabazi zuen Australiako Irekia 2011n. Urte horren hasieran, 41 partidu segidan irabazi zituen, Roland Garrosko finalerdietan Roger Federerren aurka galdu zuen arte, eta 7 titulu lortu zituen, haien artean; Australiako Irekia eta Indian Wells, Miami, Madrid eta Erromako masterrak.[4] Tarte horretan 4 garaipen lortu zituen Nadal-en kontra, 3 Federerren kontra, eta 2 Murrayren kontra. Historiako bigarren hasiera onena da. Wimbledongo txapelketaren finalera iritsi ondoren, ATP zerrendako lehenengoa da. Final horren txapeldun Rafael Nadal garaitu ondoren, bere lehen Wimbledon txapelketa izan zen.[5]