Oinbeltz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oinbeltz[1] (siksikaz: Niitsitapi edo Siksikaitsitapi[2] ᖹᐟᒧᐧᒣᑯ euskaraz, "jatorrizko jendea") edo Oinbeltzen konfederazioa eta ingelesez Blackfoot Kanadako Albertan bizi diren hiru Lehen Naziok eta AEBetako Montanan bizi den Lehen Nazio batek hartu zuten izen kolektiboa da.
Datu azkarrak Oinbeltzak, Biztanleak guztira ...
Oinbeltzak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
32.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Kanada ( Alberta) Ameriketako Estatu Batuak ( Montana) | |
Hizkuntza | |
Siksika, ingelesa | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, eguzkiaren dantza eta sinesmen tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Beste algonkin batzuk |
Itxi
Algonkin hizkuntzen multzoko siksika hizkuntza mintzatzen diren amerindiar herri edo nazio bat da. Hiru talde nagusitan banatzen dira:
- Siksika herria iparraldean, Kanadako Saskatchewan estatua eta Edmonton hiriaren artean.
- Kainah herria erdialdean, Kanadako Calgaryko aintziraren inguruan.
- Piikani (Piegan ingeles tradizioan) herria hegoaldean , Ameriketako Estatu Batuko Montana estatuan.