Olympus Mons
Marteko sumendi handia, Eguzki Sistemako mendirik altuena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Olinpo mendia (Nazioarteko Astronomia Elkarteak ofizialki latinez Olympus Mons deitua) Marte planetako hego-hemisferioan kokatua dagoen mendi erraldoi bat da, hain zuzen ere 18º N, 133º W koordenatuetan dago.
Datu azkarrak Olinpo mendia, Datu orokorrak ...
Olinpo mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 21.229 m |
Mota | mons (en) eta ezkutu bolkaniko |
Azalera | 300.000 km² |
Diametroa | 610,13 km |
Eponimoa | Olinpo |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°39′N 226°12′E |
Kokapena | Amazonis quadrangle (en) Tharsis quadrangle (en) |
Leku geografikoa | Tharsis (en) Tharsis Montes (en) |
Itxi
- Artikulu hau Marteko sumendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olinpo (argipena)».
Marte planetako sumendi berriena da, Marteko Amazoniar Aroan sortu baitzen. Gailurra lautadatik 22 edo 23 kilometro inguruko garaieran dago (Everest mendia adina hiru bider), hortaz gaur egun arte Esne Bidean topatu ahal izan den mendirik garaiena da.