Paco Ibáñez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Ibáñez Gorostidi —Paco Ibáñez izen-deiturez ezaguna— (Valentzia, 1934ko azaroaren 20a) kantaria eta musikaria da. Nahiz eta Mediterraneo aldean jaioa izan, txikitan Euskal Herrian bizi izan zen, Adunan. Erbestean urte asko egin ditu, bereziki Parisen, 14 urte zituela han hartu zuelako bizilekua. Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatu izan du.
Paco Ibáñez | |
---|---|
Paco Ibáñez cantando en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia San Sebastián. | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Ibáñez Gorostidi |
Jaiotza | Valentzia, 1934ko azaroaren 20a (89 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Georges Brassens, Édith Piaf, Jacques Brel, Barbara, Gribouille (en) , Gilles Servat (en) , Serge Utgé-Royo (en) , Louis Capart, Atahualpa Yupanqui, Léo Ferré eta existentzialismo |
Genero artistikoa | canción (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Polydor Records |
aflordetiempo.com | |
- Artikulu hau Valentzian jaio eta Gipuzkoan hazitako musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Ibáñez (argipena)».
Ibañezen lan nagusia Espainiako poeta handien poemak musikatzea izan da: Lorcaren, Góngoraren, Cernudaren, Albertiren, Hernándezen, Blas de Oteroren eta abarren poemak musikatu ditu, eta hainbat tokitan abestu, Parisko Olympian besteak beste. Brassensen poemak ere itzuli eta kantatu ditu.
Euskal kantuen bertsioak argitaratu ditu, eta Euskal Herriko abeslari eta intelektualekin lotura estua izan du beti. 1999an Imanol Larzabal, Joxan Goikoetxea, Joserra Senperena eta Txema Garcés musikarien laguntzaz osatutako Oroitzen diskoa kaleratu zuen. Disko horretan, umetan Adunako Apakintza baserrian emandako urteetan ikasitako eta abestutako euskal kantuak bildu zituen.