Paul von Lettow-Vorbeck
From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul-Emil von Lettow-Vorbeck (Saarlouis, Rhingo probintzia, Prusiako Erresuma, 1870eko martxoaren 20a - Hanburgo, 1964ko martxoaren 9a) alemaniar militarra izan zen. Alemaniar tropak zuzendu zituen Ekialdeko Afrikako Frontean Lehen Mundu Gerran. Lau urtez, 14.000 (3.000 alemaniar eta 11.000 afrikar) gizonekin aurre egin zion 300.000 (britainiarrak, indiarrak, belgikarrak eta portugaldarrak) baino gehiagoko armada bati. Lehen Mundu Gerran Britainiar Inperioaren zati bat arrakastaz inbaditu zuen alemaniar bakarra izan zen. Edwin Palmer Hoytek honela deskribatu zituen bere balentriak: "Historiako gerrilla operazio indibidualik handiena, eta arrakastatsuena."
Paul von Lettow-Vorbeck | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saarlouis, 1870eko martxoaren 20a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Hanburgo, 1964ko martxoaren 9a (93 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vicelinkirche (en) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | |||
Leinua | Lettow-Vorbeck (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Französisches Gymnasium Berlin (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, idazlea, ofizierra, soldadua eta colonialist (en) | ||
Lantokia(k) | Bremen Berlin German South-West Africa (en) eta Ekialdeko Afrika Alemana | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Schutztruppe of German East Africa (en) government of German East Africa (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Prussian Army (en) | ||
Gradua | jeneral maior jeneral teniente jeneral General of the Infantry (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | East African campaign (en) Battle of Tanga (en) Battle of Mahiwa (en) Battle of Ngomano (en) Lehen Mundu Gerra Boxerren matxinada Battle of Waterberg (en) Battle of Jassin (en) Matxinada Espartakista Kappen Putscha | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | German National People's Party (en) |
Pomeraniako nobleziako familia batean jaio zen. Karrera militarra jarraitu zuen eta 1900ean Txinara bidali zuten Boxerren matxinada zapaltzeko. 1904an gaur egungo Namibiara bidali zuten Herero matxinadaren aurka borrokatzeko. 1906an zauritu egin zen eta begi baten ikusmena galdu zuen. 1907an Alemaniara itzuli zen, eta han egon zen 1914 arte. Afrikara itsasontziz egindako bidaian, Karen Blixen ezagutu zuen eta azkeneraino mantendu zuen bere adiskidetasuna.