Pete Seeger
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peter "Pete" Seeger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1919ko maiatzaren 3a - 2014ko urtarrilaren 27a) ingelesezko kantaria eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysekin batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldearekin aritu zen, eta, gero, bakarlari gisa. Folk musikatik abiatuta, konpromiso politikoan oinarritutako musika egin zuen. 1960ko hamarralditik aurrera eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Where Have All the Flowers gone?, If I Had a Hammer, We Shall Overcome, Kisses Sweeter than Wine eta Turn, Turn, Turn.[1]
Pete Seeger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Seeger |
Jaiotza | New York, 1919ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2014ko urtarrilaren 27a (94 urte) |
Familia | |
Aita | Charles Seeger |
Ama | Constance de Clyver Edson |
Ezkontidea(k) | Toshi Seeger (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Avon Old Farms School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kale-artista, banjo-jotzailea, musikologoa, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, bakearen aldeko aktibista, mandolinist (en) eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | The Weavers (en) |
Genero artistikoa | herri-musika |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | banjoa gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Smithsonian Folkways Fast Folk (en) Folkways Records (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Unitarian Universalism (en) |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista |
peteseeger.net | |
|
Haren kantagintzak eragina izan zuen hainbat herrialdetako abeslariengan; bai eta Euskal Herrikoengan ere, Ez Dok Amairu taldearen inspirazio iturri izan baitzen.[2]