Pintura (materiala)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu honek materialen izaerak eta eraikuntzan edo ingeniaritzan dituzten aplikazioak aurkezten ditu. Margoaren alderdi artistikoa eta haren teknikak hobeto deskribatzen dira Margolaritza artikuluan.
Pintura edo margoa[oh 1] produktu jariakor bat da, pigmentua eta bestelako osagaiak (disolbatzaileak, diluitzaileak, plastifikatzaileak, lehortzaileak eta abar) dituena.[1][2][3] Gainazal batean geruza mehe samarretan aplikatzen da, eta, denbora baten buruan, geruza solido bihurtzen da. Geruza hori gainazal horri atxikitzen zaio, eta, hala, pintura aplikatu zaion elementua estaltzen, babesten eta apaintzen du.
Aro modernora iritsi arte, pintura pigmentuz egiten zen.
Zurdakiak, pintzelak, arrabolak, aerosolak edo zuzenean murgilduz aplikatzen da.