Roland Garros txapelketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Roland Garros txapelketa edo Frantziako Irekia (frantsesez Internationaux de France edo Tournoi de Roland-Garros) munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, lurrezko zelaian. 1925an sortu zen eta 1928tik urtero ospatzen da Parisen, Roland-Garros estadioan (16. barrutian). 1891ean sortutako Frantziako Txapelketaren ondorengoa da. Frantziako Tenis Federazioak (Fédération française de tennis) antolatua, maiatzeko azken astean eta ekaineko lehenekoan izaten da. Grand Slamgo lau txapelketako bat da, urteko bigarrena Australiako Irekiaren ondoren (urtarrilean) eta Wimbledonen aurretik.
- Artikulu hau txapelketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Roland Garros (argipena)».
Datu azkarrak Jatorrizko izena, Mota ...
Roland Garros txapelketa | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) Internationaux de France de tennis |
Mota | recurring tennis tournament (en) |
Honen izena darama | Roland Garros |
Honen parte da | Grand Slam |
Indarraldi | 1891 - |
Gertaeraren maiztasuna | 1 urte |
Kokaleku | Stade Roland Garros |
Herrialdea | Frantzia |
Antolatzailea | Fédération Française de Tennis (en) eta International Tennis Federation (en) |
Kirola | tenis |
Webgune | rolandgarros.com |
Itxi