San Luigi dei Francesi
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Luigi dei Francesi ( italieraz, San Luis Frantsesena) Erromako eliza katoliko bat da, izen bereko plazan kokatua, Piazza Navona-tik gertu dagoena[1]. Erromako frantziarren komunitateko eliza nazionala da.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
San Luigi dei Francesi | |
---|---|
chiesa di San Luigi dei Francesi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′58″N 12°28′29″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1518 |
Izenaren jatorria | Luis IX.a Frantziakoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Luis IX.a Frantziakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Domenico Fontana Plautilla Bricci (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Dimentsioak | 35 () × 51 () m |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | piazza San Luigi de' Francesi - Roma |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Eliza Giacomo della Porta arkitektuak diseinatu zuen eta Domenico Fontanak zuzendu zuen eraikuntza 1518 eta 1589 urteen artean. Lehenengo harria Giulio de Medici kardinalak jarri zuen, gero Klemente VII.a aita santua izango zenak.