Swahili (etnia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Swahiliak Afrikako ekialdeko etnia eta kultura da. Gehien batean Kenya eta Tanzaniako kostaldean eta uharteetan eta Mozambikeko iparraldean bizi dira. Diaspora handia duela ere esan behar da, bereziki Saudi Arabian. JoshuaProjecten arabera 1.328.000 pertsona inguru dira; swahili hizkuntzaren hiztunak, aldiz, askoz gehiago dira: 90 milioi pertsona.[1] Swahili herriarekin beste etniak ere lotuta daude, besteak beste, kikuyuak, makondeak eta shiraziak.[2] Gehienak musulmanak dira baina badira kristauak ere.