Tarja Halonen
Finlandiako lehendakari izandakoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tarja Kaarina Halonen (Helsinki, 1943ko abenduaren 24a - ) Finlandiako 11. presidentea izan zen. Herrialdeko lehenbiziko emakume presidentea izan zen eta kargua eskuratu aurretik, Finlandiar Legebiltzarreko parlamentaria izan zen 1979tik 2000ra. Gainera, sindikatuen mugimenduan eta gobernuz kanpoko erakunde askotan buru-belarri ibili izan da; hala nola, Sindikatuen Organizazio Nagusian eta SETAn.
Tarja Halonen | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2000ko martxoaren 1a - 2012ko martxoaren 1a ← Martti Ahtisaari - Sauli Niinistö → Hautetsia: 2000 Finnish presidential election (en) , 2006 Finnish presidential election (en)
1995eko apirilaren 13a - 2000ko otsailaren 25a ← Paavo Rantanen (en) - Erkki Tuomioja (en) →
1993 - 1995
1991ko ekainaren 25a - 1995eko apirilaren 24a
1990eko otsailaren 28a - 1991ko apirilaren 26a ← Matti Louekoski (en) - Hannele Pokka (en) →
1980 - 1981
1979ko martxoaren 24a - 2000ko otsailaren 29a - Ilkka Taipale (en) → Hautetsia: 1979 Finnish parliamentary election (en) | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Tarja Kaarina Halonen | ||||||||||||||
Jaiotza | Helsinki, 1943ko abenduaren 24a (80 urte) | ||||||||||||||
Herrialdea | Finlandia | ||||||||||||||
Lehen hizkuntza | finlandiera | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Pentti Arajärvi (2000ko abuztuaren 26a - | ||||||||||||||
Bikotekidea(k) | |||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea (1963 - 1968) Zuzenbidean Masterra : zigor-zuzenbide | ||||||||||||||
Hizkuntzak | finlandiera suediera ingelesa | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Kidetza | Europako Kontseiluko Legebiltzarra Erromako Kluba | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||||||||||
Alderdi politikoa | Finlandiako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||||||||
presidenthalonen.fi | |||||||||||||||
Kallio langile-barrutian jaio zen eta Helsinkiko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi ondoren, politikan sartu zen Sindikatuen Organizazio Nagusiaren bidez. 1971ean Alderdi Sozial-Demokratan izena eman zuen eta aurreneko karguak eskuratzen hasi zen. Parlamentu batzordeetan, Justizia eta Kanpo Harremanen ministerioetan, Helsinkiko Udalbatzan eta Eduskuntan hiru hamarkada igaro ondoren, Alderdi Sozial-Demokrataren hautagaia bihurtu zen 2000ko hauteskunde presidentzialetan. Bi aldiz eskuratu du presidentetza eta emakume eredu tradizionaletik kanpo dagoen arren, herrialdeko pertsona maitatuenetakoa da. 2006ko hauteskundeetan lortutako bigarren presidentetza 2012. urtean bukatuko da eta Halonenek ez du argitu hirugarren aldiz aurkeztuko ote den.
Forbesek 2009an argitaratutako Munduko 100 Emakume Boteretsuak zerrendan gehitu zuen eta Munduko Emakume Agintarien Kontseiluko kide garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da Finlandian homosexualen eskubideen alde eginiko ekintzengatik eta 80ko hamarkadan urtebetez SETA izeneko sexu berdintasunaren aldeko erakundearen buru izateagatik.