Teófilo Mingueza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Teófilo Mingueza (Ávila, 1895 – Gasteiz, 1980) arabar asmatzaile, argazkilari eta zinema zuzendaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Teófilo Mingueza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ávila, 1895eko azaroaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Gasteiz, 1980 (84/85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, txirrindularia, argazkilaria eta asmatzailea |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Itxi
Umetan, Gasteizera joan zen bizitzera non 1918an Josetxu filmean parte hartu zuen.[1], baina diru arazoak zirela eta ez zuten egin.[2] Madrilen radiotelegrafia ikasi zuen eta, etxera itzultzean, kamera operadorea eta txirrindularia izan zen.[3]
1930eko hamarkadan hiru dimentsioko zinema lortzeko saiakuntzak egiten hasi zen.[4] Horrela, fotograma bakar batean eta bertikalki begi bietako ikusmena filmatzen zuen bi objetiboko kamera asmatu zuen. Gainera, angeluhandiko kamera bat ere asmatu zuen bista panoramikoak filmatzeko.[5]