Triatloi - Wikiwand
For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Triatloi.

Triatloi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiru probak: igeriketa, txirrindularitza eta korrika-lasterketa
Hiru probak: igeriketa, txirrindularitza eta korrika-lasterketa

Triatloia hiru probaz (igeriketa, txirrindularitza eta korrika-lasterketaz) osatutako kirol-lehiaketa da.[1]

Historia

Lehendabiziko triatloiak 1920ko hamarkadan Frantzian[2] antolatu zituzten. Orduan "Les trois sports", "La Course des Débrouillards" edo "La course des Touche à Tout" zituzten izenak.

Hala ere ez ziren egungoak bezalakoak, egungo arauak bete zituen lehendabizikoa 1974ko irailaren 25ean San Diegon egin zutelako.[3] Kirolak laster lortu zuen ospea, Ironman Hawaii lehiaketari esker (3,86 km igeri, 180,2 km bizikletaz eta 42,195 km lasterka).

Sydneyko Olinpiar Jokoetan kirol olinpiko bihurtu zen.

Distantzia standardeko lehiaketak

Izena Igeriketa Txirrindularitza Korrika
Kids of Steel 100–750  m 5–15 km 1–5 km
Hasiberria (Australia) 300 m 8 km 2 km
Super Sprint 400 m 10 km 2,5 km
Hasiberria (Europe) 400 m 20 km 5 km
Sprint 750 m 20 km 5 km
Olinpikoa 1,5 km 40 km 10 km
ITU-Distantzia Luzea (O2) 3 km 80 km 20 km
ITU-Distantzia Luzea (O3) 4 km 120 km 30 km
Erdia 1,9 km 90 km 21,09 km
Osoa 3,8 km 180 km 42,2 km

Badaude beste hainbat lehiaketa proba bat baino gehiagok osatuak:

  • Duatloia.
  • Aquatloia.
  • Neguko triatloia.
  • Ultraman triatloia.
  • Biatloia.
  • Kuadriatloia.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. ESPN - Triathlon milestones
  3. Scott Tinley Triathlon' A Personal History 6. orr.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triatloi Aldatu lotura Wikidatan
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Triatloi
Listen to this article