Triunbiratu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Triunbiratu bat (edo latinez triumvirātus) gobernu modu bat da, hiru pertsonak osatua, normalean elkarren aliatuak.[1] Antzinako Erroman sortu zen izena, K.a. I. mendean, Erromatar Errepublikaren aroan, garai batzuetan aliantzak sortu baitziren egoera politikoa kontrolatzeko. Hiru alderdi edo bando, bakoitza bere buruzagiarekin, agintean zeudenez, horrela geratu zen izena finkatuta (hau da, latinezko tri- aurrizkiaren ezaugarriaz); gainera, duunvirato (biren agintea) eta decenvirato (hamarren agintea) terminoetatik bereizteko balioko zuen, gobernu forma haiek mende luzetako historia baitzuten erromatar erakunde gisa.[2][3]
Hain zuzen ere, termino hau erabili zen Lehen Triunbiratuko aliantza (Gaio Julio Zesar, Gneo Ponpeio Magno eta Marko Lizinio Kraso) eta Bigarren Triunbiratukoa (Marko Antonio, Marko Emilio Lepido eta Zesar Augusto) deskribatzeko.[3]