Urdaiazpiko egosi
txerri haragi egosia, bereziki urdaiazpikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Urdaiazpiko egosia[1] edo xingar egosia ur gazitan eta, gehienetan, ongailuekin egositako txerrikia da, atzeko hankekin egina. Urdaiazpiko hau osorik eta hezurgabe saltzen da, edo xerratan moztua.
Proteina kantitate handia du (%19[2])eta 100 gramoko 150-200 kcal inguru[2], baina gantz gutxi (% 3-5[2]). Gainera, aberatsa da sodio (% 0,8[2]), fosforo, burdina, zink eta B3-B6-B12 bitaminatan. Horregatik guztiagatik, dieta kontrolatuetan sarri erabiltzen da.