Varsoviako ghettoko altxamendua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Varsoviako ghettoko altxamendua (yiddishez: אױפֿשטאַנד אין װאַרשעװער געטאָ; polonieraz: powstanie w getcie warszawskim; alemanez: Aufstand im Warschauer Ghetto) Varsoviako ghettoko juduek Alemania naziaren aurka egindako altxamendua izan zen, azken hori juduak Majdanek eta Treblinkako kontzentrazio esparruetara bidaltzen hasi zenean.
Varsoviako ghettoko altxamendua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra eta Holokaustoa | |||
Schutzstaffeleko (SS) unitateak emakume eta ume juduak bunker batetik aterarazten Majdanek edo Treblinkara eramateko; argazkian agertzen den umea Bigarren Mundu Gerrako irudi famatuenetako bat da. | |||
Data | 1943ko apirilaren 19 - maiatzaren 16 | ||
Lekua | Varsoviako ghettoa, Gobernu Orokorra (gaur egungo Polonia) | ||
Koordenatuak | 52°14′46″N 20°59′45″E | ||
Emaitza | Altxamenduak porrot egin zuen. Judu gehienak Majdanek eta Treblinkara eraman zituzten. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Borrokarako Erakunde Judu ezkertiarrak eta Juduen Batasun Militar eskuindarrak tropak osatu eta entrenatzea erabaki zuten. Matxinada 1943ko apirilaren 19tik maiatzaren 16ra bitartean egin zen, Hashomer Hatzair juduen mugimendu gazteko Mordechai Anielewicz eta Betar mugimenduko Pawel Frenkel buru zirela.[3] Urtarrilaren 18ko defentsak ez bezala –judu poloniarrek emaitza ona izan zuten–, Jürgen Stroop jeneralaren agindupeko SSek zapaldu zuten altxamendua.[4][5]