Vesuvio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vesuvio[1] (italieraz: Monte Vesuvio; latinez: Mons Vesuvius) Napoliko golkoaren ekialdean, Napoli hiritik 9 kilometro ingurura dagoen sumendia da. Italiako Napoliko probintzian dago, Campania eskualdean, eta 1.281 mko garaiera du. Berezia egiten duena da azken 100 urteotan aktiboa egon den Europako bakarra dela, beti ere kontinenteko lurralde nagusia kontuan hartuta eta ez uharteak. Azken erupzioa 1944an izan zen. Eta egun sumendi arriskutsuenen artekotzat hartzen da, Napoliko badiaren inguruan hiru milioi pertsona bizi direlako.[2] Bolkanologoek sumendiaren inguruko deformazioak hobeto ezagutu eta hurrengo magma-jaurtialdiak iragarri ahal izateko Vesuvioko Tomografia lanetan dihardute TNT-ko eztanda txikiek eragindako lurrikara txikien bilakaera aztertuz sumendiaren maldetan.[3]
Vesuvio | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.281 m |
Prominentzia | 1.232 m |
Mota | active volcano (en) , Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°49′17″N 14°25′32″E |
Mendikatea | Q3618573 |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Babestutako-eremua | Vesuvius National Park (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1861, 1944, +0079-08-24T00:00:00Z $2, 1872 eta 1906 |
Geologia | |
Material nagusia | tefrita |