Vicente Blasco Ibáñez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vicente Blasco Ibáñez (Valentzia, Espainia, 1867ko urtarrilaren 29a – Menton (Frantzia) 1928ko urtarrilaren 28a) idazlea, kazetaria eta politikaria izan zen.
Vicente Blasco Ibáñez | |||
---|---|---|---|
1898ko apirilaren 18a - 1908ko azaroaren 18a - Julio Cervera Baviera (en) → Barrutia: Valencia (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valentzia, 1867ko urtarrilaren 29a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Menton, 1928ko urtarrilaren 28a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Valentziako hilerri nagusia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, politikaria, kazetaria, film-zuzendaria, eleberrigilea, gidoilaria, abokatua eta poeta | ||
Lantokia(k) | Paris eta Madril | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | errealismoa | ||
Genero artistikoa | eleberria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Autonomist Republican Union Party (en) | ||
| |||
Zuzenbideko ikasketak egin zituen; gaztetatik errepublikaren aldekoa izan zen. 1909an kolono gisa finkatu zen Argentinan, eta Cervantes eta Nueva Valencia nekazari kolonia utopikoak sortu zituen; bi saiakerek porrot egin zuten. 1914an Parisera iritsi zen aliatuen alde lan egitera. Han Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916) idatzi zuen. Eleberri horrek arrakasta handia lortu zuen AEBn, eta film bat baino gehiago egin ziren eleberri hori oinarri harturik. Valentziara itzuli zen, baina Primo de Riveraren diktaduran erbesteratu egin zen.
Lehen eleberriak Valentziako lurraldean kokatu zituen: Arroz y tartana (1894), bertako burgesiari satira; Flor de Mayo (1895); La barraca (1898), haren lanik ezagunena; Entre naranjos (1900) edota Cañas y barro (1902), Albuferako arrantzaleen bizitza duena gaitzat. Gero, bidegabekeria sozialaren salaketa eta jarrera antiklerikala nabarmentzen diren lanak argitaratu zituen: La catedral (1903), El intruso (XX. mendearen hasierako Bilbon kokatua, 1904), La bodega (1905) edota La horda (1905). Ondoren argitara emandako lanak, publiko zabalari zuzenduak, kalitate apalagokoak dira: La maja desnuda (1906), Sangre y arena (1908), Los argonautas (1915), A los pies de Venus (1926) eta Las novelas de la Costa Azul (1927).
Espainiako Zola deitu badute ere, pertsonaiekiko duen jarreran errealistagoa da naturalista baino. Haren eleberriek arrakasta handiagoa izan dute atzerrian Espainian baino, eta asko zinemara eraman dituzte.