Volga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Volga[1] (errusieraz: Волга, tartareraz: İdel edo Sari-su, turkieraz: İdil) mendebaldeko Errusiako ibaia da. Europako handiena da, luzera, emaria eta arroari dagokienez. Valdai muinoetan jaio eta Kaspiar itsasora isurtzen da Astrakhanen. 3.888 km-ko luzera eta 1.380.000 km²-ko arroa ditu.
Datu azkarrak Volga Волга (ru), Datu orokorrak ...
Volga Волга (ru) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 3.530 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°15′05″N 32°28′05″E |
Honen parte da | Europar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Tver oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.360.000 km² |
Arro hidrografikoa | Volga Basin (en) |
Ur-emaria | 8.060 m³/s |
Iturburua | Valdai muinoak (256 m) |
Bokalea () | Kaspiar itsasoa eta Kama ibaia (Astrakhan) (−28 m) |
Itxi
Errusiako mendebaldea zeharkatzen du, eta nazioko ibaitzat jotzen da herrialde horretan. Izan ere, bertako 20 hiri populatuenetatik 11, tartean Mosku hiriburua, Volgako arroan daude kokatuta. Munduko urtegi handienetako batzuk ere Volgan daude.