Web semantiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Web semantikoa (Semantic Web) World Wide Web Consortiumen muinean garatutako jarduera multzo bat da, aplikazio informatikoek datu irakurgarriak argitaratzeko teknologia bermatzen duena.[1] World Wide Webari metadatu ontologiko eta semantikoak gehitzeko ideian oinarritzen da. Helburua interneta hobetzea da sistema informatikoen elkargarritasuna handituz, eragile adimenduak erabiliz. Eragile adimenduak informazioa era automatikoan eta gizakien laguntzarik gabe bilatzen duten programa informatikoak dira.
Ideia honen aitzindaria, Tim Berners-Lee, hasieratik saiatu zen informazio semantikoa sartzen haren sorkuntzan (World Wide Web), baina arazo desberdinengatik ez zuen lortu.[2] Arrazoi horrengatik landu zuen semantika.