Zorrotzaurre edo Deustuko Erribera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zorrotzaurre edo Deustuko Erribera Bilboko itsasadarrean dagoen uharte artifizial bat da[1]. Lehenago, Bilboko gune industrial bat zen. Deustuko barrutiaren barruan dago, Bilbo iparraldean. Guztira, 700.000 metro koadroko azalera ditu, eta bertako industria eraitsi ostean, 500 biztanle baino gutxiago. Hala ere, etorkizunean Bilbon izango duen hedatzeko lekurik handienetako bat izango da, bertan garatzen ari den proiektuaren ondorioz.
Datu azkarrak Administrazioa, Geografia ...
Zorrotzaurre edo Deustuko Erribera | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Bilboaldea |
Udalerria | Bilbo |
Bilboren banaketa administratiboa | Deustu |
Auzo | Deustuko Doneperiaga |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′16″N 2°57′47″W |
Azalera | 0.6014 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 425 (2020) |
Dentsitatea | 706,68 bizt/km² |
Itxi
Deustuko ubidearen eraikuntzarekin Deustuko San Pedrori loturik zegoen penintsulan bilakatu zen XX. mendean. Ondoren, XXI. mendean, uharte bilakatu zuten balizko uholdeei aurre egiteko asmoz, kanala guztiz zabaldu ostean.