1791ko maiatzaren 3ko konstituzioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poloniar-lituaniar Batasuneko 1791ko|maiatzaren 3ko konstituzioa, dokumentuan bertan maiatzaren 3ko Gobernu Legea (ustawa rządowa) deitu zena, Europako lehen konstituzioa eta munduko bigarrena izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako 1787ko konstituzioaren[1] atzetik eta Frantziako 1791ko irailaren 3ko konstituzioaren aurretik[2].
1791ko maiatzaren 3ko konstituzioa | |
---|---|
Mota | konstituzio |
Data | 1791ko maiatzaren 3a |
Berrespena | Great Sejm (en)
|
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika |
Parte-hartzaileak | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | poloniera |
Izenak dioen bezala, 1791ko maiatzaren 3an onartu zen Varsovian eta Bi Nazioen Errepublikan edo Poloniar-lituaniar Batasunean oinordetzako monarkiaren erregimen juridikoa arautu zuen.
Stanisław August Poniatowski erregearen agintaritzapean idatzi zen konstituzioa Varsoviako Errege Gazteluan eta xede nagusitzat zuen bi Nazioen Errepublikako sistema politikoaren gabeziak ezabatzea. Konstituzioak Estatuaren gidaritza sistema oinordetzako monarkia bihurtu zuen eta horrek ordura arteko nobleziaren demokrazia nabarmen mugatu zuen; gainera, estatu gaietan boto eta erabakitzeko eskubidea kendu zion lurrik gabeko nobleziari, hiritar eta nobleen eskubide pertsonalen parekatze partziala ezarri zuen, eta nekazariak Estatuaren babespean jarri zituen (horrek morrontzaren abusua arindu zuen). Konstituzioak formalki ezabatu zuen liberum veto deitutako praktika. Praktika horren bidez, Sejmeko (Polonia-Lituaniako aristokraziaren parlamentua) edozein kidek batzarrak hartutako erabaki baten aurka egin edo bertan behera utz zezakeen. Hau da, aurkako boto bakarra aski zen parlamentuko akordio bat indarrik gabe uzteko.