1874ko Espainiako Borboien berrezarkuntza
From Wikipedia, the free encyclopedia
1874ko Borboien berrezarkuntza (sarritan Berrezarkuntza gisa ere egiten zaio erreferentzia) 1874tik 1931ra bitartean Espainian izan zen berrezarkuntza da, hots, Arsenio Martínez-Campos militarra buru zuen estatu kolpetik hasi eta Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu artekoa. Aldi hartan, Borboi leinua berriz ezarri zen Espainiako erregetzan.
- Artikulu hau Espainiako Borboien 1874-1931 arteko berrezarkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Borboien berrezarkuntza».
Datu azkarrak Berrezarkuntza Restauración (borbónica), Geografia ...
Berrezarkuntza Restauración (borbónica) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1874 - 1923 – 1930 - 1931 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
Ereserkia Goiburua Plus Ultra | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Madril | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Pezeta | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Gaztelania | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Itxi
Garai haren ezaugarri nagusiak egonkortasun instituzionala, Estatu liberalaren eraikuntza eta Industria Iraultzak sortutako mugimendu sozial eta politikoen sorrera izan ziren. 1923an Primo de Riveraren diktadurak erregimenaren gainbehera bultzatu zuen.