From Wikipedia, the free encyclopedia
1951ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 7. ekitaldia) urte honetako irailaren 16an jokatu zen Portugaleten, eta Oriok bere bigarren txapelketa irabazi zuen.
Aurreko urtean Santanderren jokaturiko Espainiako txapelketa Castro Urdialesek irabazi zuen arren hainbat saltsa izan zen eta txapelketa anulatua izan zen. Kantabriako taldeak haserretu egin ziren eta urte honetan ez zen traineru kantabriarrik izan uretan. Honen ondorioz traineru gutxi izan zen jokatu ziren estropada apurretan eta Espainiako txapelketan bete lana egin behar izan zuten. Lehenengo aldiz talde asturiarra izan zen, Remeros del Nalón, eta maila ona eman zuen. Gainerako bi traineruak bizkaitarrak izan ziren eta oso urruti ibili ziren, batek ia minutua galdu eta besteak bi minutu galdu baitzituen Oriorekiko.
Oriok arraun bat hautsi zuen lanean ari zela eta baina berehala aldatu eta arraunean jarraitu zuen.
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Emen Gatoxti (Orio) CDR Iberia (Sestao) CD Remeros del Nalón (Soto de Barco) Portugaleteko Arrantzale Kofradia |
? ? ? ? |
Inazio Sarasua Juan Sarria Genaro Fernández Pérez ? |
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | Diferentzia | ||
1 | Orio | 20:55:1/5 | |||
2 | Remeros del Nalón | 21:07:2/5 | 0:12:1/5 | ||
3 | Iberia | 21:49:1/5 | 0:54:0/5 | ||
4 | Portugalete | 24:04:0/5 | 2:08:4/5 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.