1984 (eleberria)
George Orwellek idatzi eleberri distopikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
1984 fikzio-politikako eleberri distopikoa da, George Orwellek 1948an idatzia. Bertan, alderdi totalitarioko estatuak —nonahi dagoena— herritar guztiak lege eta arauak betetzera behartzen ditu, doktrinamenduz, propagandaz, beldurrez eta zigorrez. Eleberriak 'Anaia Nagusia' zelataria, '101. gela', 'Pentsaeraren Polizia' eta 'neohizkera' (politikarien eta burokraten hizkuntza) bezalako kontzeptuak sortu zituen.
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; urtea gaitzat duena beste hau da: «1984»
1984 | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | George Orwell (1949ko ekainaren 8a) |
Argitaratze-data | 1949 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Nineteen Eighty-Four |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Orrialdeak | 328 |
Euskaraz | |
Izenburua | 1984 |
Itzultzailea | Oskar Arana |
Eleberriak, Iona uharte bakartian idatziak, salmenta arrakasta handia izan zuen, eta XX. mendean eragin handiena izan duten liburuetako bat da. XX. mendeko hasierako trilogia distopikoko lan gorentzat jotzen da, Aldous Huxleyren Bai mundu berria eta Ray Bradburyren Fahrenheit 451ekin batera. 2007an Txalaparta argitaletxeak eman zuen argitara euskaraz lehendabizikoz, Oskar Aranaren itzulpena zela medio.[1]
Askok paralelotasuna ikusten diete gaur egungo gizarteari eta 1984ko mundukoari, gizarte orwelliar hartan bezala bizi garela iradokiz. Orwelliar hitza portaera totalitario eta errepresiogileak dituen gizarte edota erakundeen sinonimo bihurtu da.