2011ko Norvegiako atentatuak
Wikialbisteakeko artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
2011ko Norvegiako atentatuak 2011ko uztailaren 22an Norvegiako bi lekuetan burutu ziren erasoak izan ziren.[5] Lehenengo erasoa, Osloko erdigunean izan zen Norvegiako gobernuaren egoitzan. Bigarrena aldiz, Utøya uhartean gauzatutako tiroketa izan zen. Hildakoen artean Mette-Marit printzesaren nebordea eta Jens Stoltenberg lehen ministroaren gertuko adiskideak.[6]
Datu azkarrak Norvegiako atentatuak, Lekua ...
Norvegiako atentatuak | |
---|---|
Bonba-autoaren leherketa Oslon. | |
Lekua | Oslo eta Utøya (Norvegia) |
Data | 2011-07-22 15:26 CEST (UTC+2)[1] |
Helburua | Norvegiako gobernua |
Arma | Bonba-autoa eta tiroketa |
Kalteak | 77 hildako[2] 96 zauritu[3] |
Erasotzailea | Anders Behring Breivik[4] |
Itxi
Poliziak Anders Behring Breiviki egotzi zizkioten atentatuak eta berak hala onartu zituen. Norvegiako lehen ministroaren arabera atentatua "Norvegiak Bigarren Mundu Gerratik jasandako erasorik latzena" izen zen.[7] 2004ko Madrilgo trenetako atentatuen ondoren, Mendebaldeko Europako atentaturik hilgarria izan zen.