2016ko The Rugby Championship
Wikimediako kategoria / From Wikipedia, the free encyclopedia
2016ko The Rugby Championship Hego Hemisferioko The Rugby Championship txapelketaren bosgarren edizioa izan zen, 21.a Hiru Nazioen Txapelketa kontuan hartuta. 2016ko abuztuaren 20an hasi eta urriaren 8an amaitu zen. Zeelanda Berria nagusitu zen, partida guztiak irabazirik eta denetan eraso bonusa eskuratuz.
Datu azkarrak Datak, Parte-hartzaileak ...
Datak | 2016ko abuztuak 20-urriak 8 |
---|---|
Parte-hartzaileak | Argentina Australia Hegoafrika Zeelanda Berria |
Ikusleak | 431.288 ikusle (35.941 partidako) |
Txapelduna | Zeelanda Berria |
Txapeldunordea | Australia |
Puntugile onena | Beauden Barrett (81) |
Entsegugile onenak | Israel Dagg (5) Ben Smith (5) |
Webgunea | super.rugby |
Aurretik: 2015eko The Rugby Championship Ondoren: 2017ko The Rugby Championship |
Itxi
Aurreneko aldiz, txapelketako partida bat herrialde parte-hartzaileetatik kanpo jokatu zen, erakustaldi gisa. Txapelketako azkena izan zen, Argentinaren eta Australiaren artekoa, eta Londresen jokatu zen. Australiak 21-33 irabazi zuen.