2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa
63. Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 63. edizioa izan zen. Lisboako Altice Arena aretoan ospatu zen, Portugalen. Eurovision Portugalen ospatzen zen lehen aldia izan zen. Finalerdiak maiatzak 8 eta 10ean ospatu ziren, eta final handia maiatzak 12an. Auzkezleak Filomena Cautela, Sílvia Alberto, Daniela Ruah eta Catarina Furtado izan ziren.[1]
2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzak 8, 2018 |
Bigarren finalerdia | Maiatzak 10, 2018 |
Finala | Maiatzak 12, 2018 |
Egoitza | Altice Arena, Lisboa |
Aurkezlea(k) | Filomena Cautela Sílvia Alberto Daniela Ruah Catarina Furtado |
Antolatzailea | Rádio e Televisão de Portugal (RTP) |
Partaide kopurua | 43 |
Irabazlea | "Toy" Netta Israel |
Lehiaketako irabazlea Netta pop bakarlari israeldarra izan zen, "Toy" kantuarekin. Israelen laugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Zipre ordezkatzen zuen Eleni Foureirarentzat izan zen, "Fuego" kantuarekin. Austriako Cesár Sampsonek, "Nobody but You" abestiarekin, hirugarren postua lortu zuen. Epaimahi profesionalen gustokoena Austria izan zen, eta telebozketaren gustokoena Israel.
43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008 eta 2011ko partaide kopuru errekorra berdinduz.[2] Errusia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik laugarren urtez.