![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4c/Abdalmumin_ben_ali_nedroma_statue.jpg/640px-Abdalmumin_ben_ali_nedroma_statue.jpg&w=640&q=50)
Abd al-Mumin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abd al-Mumin (Nedroma, 1094–Sale, 1163ko maiatzaren 24a[1]) (arabieraz: عبد المؤمن بن علي edo عبد المومن الــكـومي; amazigeraz: ⵄⴰⴱⴷ ⵍⵎⵓⵎⵏ ⵍⴳⵓⵎⵉ) almohadeen buruzagia izan zen, 1147an Inperioko lehenengo kalifa bilakatu zena.
Datu azkarrak Almohadeen kalifa, Bizitza ...
Abd al-Mumin | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1130 (egutegi gregorianoa) - 1163 (egutegi gregorianoa) ← Ibn Tumart - Abu Yaqub Yusuf → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nedroma Tlemcen, Algeria (en) ![]() | ||
Herrialdea | Almohade | ||
Heriotza | Sale, 1163 (62/63 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Almohade | ||
Irakaslea(k) | Ibn Tumart | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa, politikaria eta kalifa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Itxi
Tilimsendik gertu jaioa, Goumia izeneko zenata-bereber tribuaren kidea izan zen. 1117 inguruan Ibn Tumart almohadeen sortzailearen jarraitzaile bilakatu zen.[2] Almorabideak borrokatu zituen eta 1128an Ibn Tumart ordezkatu zuen. Matxinada 1147an amaitu zen, almohadeek Marrakex hartu zutenean. Handik inperioa zabaldu zuen, 1151n Konstantina, 1158/59an Tunisia eta Tripolitania eta bere bizitzaren azken urteetan Al-Andalus inbaditu zituen.