Abendualdi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristautasunaren urte liturgikoan, abendualdia edo abendua (latinez: adventus Redemptoris, "Berreroslearen etorrera") Eguberri aurreko lau asteek osatzen duten denbora da.[1] Eliza katolikoan Eguberri-egun aurreko laugarren igandean hasten da. Kristauentzat otoi eta gogoetak egiteko garaia da, "zainduriko itxaronaldi" bat.