Aitor Zubieta
esku huskako pilotaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitor Zubieta Albarracin, pilota arloan Zubieta deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1984ko martxoaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Lehendabiziko partida 2004ko urtarrilaren 30ean jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Binakako lehiaketetan nabarmendu zen batez ere, eta txapelketa nagusian behin izan da txapeldun (2010ean, Xala aurrelaria lagun), eta beste behin txapeldunorde (2015ean, Berasaluze II.a aurrelaria lagun).
Zubieta | ||||
---|---|---|---|---|
Aitor Zubieta, 2012an. | ||||
Izen osoa: | Aitor Zubieta Albarracin | |||
Jaiotza data: | 1984ko martxoaren 29a (39 urte) | |||
Jaioterria: | Etxarri Aranatz ( Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,95 m | |||
Pisua: | 93 kg | |||
Debutatze data: | 2004ko urtarrilaren 30a | |||
Debutatze pilotalekua: | Labrit | |||
Erretiratze data: | 2017ko irailaren 16a |
Bere pilotari ibilbide profesionalean hainbat arazo fisiko izan zituen, eta bost ebakuntza egin behar izan zizkioten (belaun bakoitzean bi, eta ezkerreko orpazurdan beste bat). 2015eko irailaren 16an eskuineko belauna berriz hondatu zitzaion; lesio hori sendatzea ezinezkoa izango zitzaiola ikusita, erretiroa hartu zuela iragarri zuen 2017ko ekainaren 14an.[1]
Astialdian, Etxarri Aranazko esku huskako pilota eskolako irakasle da, Oskar Lasa herrikidearekin batera.[2][3]