From Wikipedia, the free encyclopedia
Alderdi Laborista edo Alderdi Langiletiarra[1] (Labour party Ingelesez edo Páirtí an Lucht Oibre Gaeleraz) Irlandako Errepublikako alderdi sozialdemokrata nagusia da. 1912an Irladako Sindikatu Biltzarretik jaio zen, James Connollyk sortuta.
Alderdi Laborista (Irlanda) | |
---|---|
The Red Flag | |
Datuak | |
Izen laburra | Lab |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ideologia | sozialdemokrazia |
Kokapen politikoa | zentro-ezkerra |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Alderdi Sozialista, Aliantza Aurrerakoia eta Internazional Sozialista |
Dáil Éireann 7 / 160 Seanad Éireann 4 / 60 local government in the Republic of Ireland 56 / 949 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Ivana Bacik (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1912 |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Alderdi Laboristak 1918 eta 1921eko hauteskundeetan esku ez hartzea erabaki zuen, Irlandaren estatus politikoa bigarren maila batean uzten zelako. Guda zibilak alderdia zatitu zuen, Anglo-Irlandar Itunaren kontra eta alde zirenen artean. Gerraren ondoren, 1920, 1930 eta 1940ko hamarkadetan eserleku kopuruan bigarren eta hirugarren alderdia izan zen, Fine Gaelekin lehian.
Urte hauetan zehar James Larkin eta William X. O'Brienen arteko gatazkak alderdiari kalte handia egin zion, eta Alderdi laborista nazionala izeneko zatiketa jaio zen. 1960ko hamarkadan, alderdia norabide sozialista hartu zuen eta 1973 eta 1977 artean Fine Gaelekin koalizioan gobernatu zuten. 1981 eta 1987 urteen artean ere koalizio berbera errepikatu zen. Hamarkada honetan alderdiaren ezker eta eskuin frakzioek desadostasun sakonak izan zituzten. Azkenean, alderdi nagusiekin akordioak izatearekin aurka zirenak garrantzia galdu zuten alderdian. Joe Higgins alderditik kanporatu zutenean, Irlandako alderdi sozialista sortu zuen.
1990an Mary Robinson Irlandako presidente izendatu zuten (Alderdi Laboristako kide zen arren, independente gisa aurkeztu zen). 1993 eta 1994 artean, Fianna Fail alderdiarekin gobernatu zuen, baina 1994an Ortzadarraren koalizioa (Rainbow Coalition) eratu zuten Fine Gael eta Ezker Demokratarekin. 1997ra arte iraun zuen gobernu honek, Berti Ahern hauteskundeak irabazi zituenean. Urte berean, ezker demokratarekin bat egin zuten. Fine Gaelkin koalizio akordia sinatu zuten hauteskundeetarako 2007an.
Akordio horren ondorioz, eta 2011ko hauteskundeetan izandako emaitza onei esker, gobernua osatu zuen Fine Gael-ekin batera. Egungo alderdiburua Joan Burton da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.