From Wikipedia, the free encyclopedia
Alderraien gidaria (arabieraz: دلالة الحائرين, dalālat al-ḥā'irīn; hebreeraz: מורה נבוכים, more nevukhim) judu filosofia-lan bat da, Erdi Aroko hebrear garrantzitsuenetako batek, Al-Andaluseko Maimonidesek (1135, Kordoba – 1204, Fustat, Egipto), hebreeraz Moshe ben Maimon (laburtuta, Rambam) eta arabieraz Musa Ibn Maymun bezala ere ezagutzen denak, idatzitakoa da.[1] Jatorriz arabieraz idatzia 1190 inguruan, hebreerara itzuli zen jada bere egilearen garaian. Maimonidesen lan guztien artean garrantzitsuena eta unibertsalena da.
Alderraien gidaria | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Maimonides | |||
Argitaratze-data | 1190 (egutegi gregorianoa) | |||
Izenburua | דלאלה אלחאירין | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | filosofia eta Jewish thought (en) | |||
Hizkuntza | Judeo-Arabic (en) | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Argumentu nagusia | filosofia eta Teologia | |||
kronologia | ||||
|
Gaztelaniazko idazkera kurtsiboko eskuizkribu bat kontserbatzen da, 1396an kopiatua, Samuel ibn Tibbonen sarrera batekin. Eskuizkribu honek 496 orrialde ditu, zutabe bakoitzeko 23 lerroko bi zutabetan idatzita, 229 irudiekin eta ia osorik dago, bere bi orrialderen artean hutsune bat izan ezik. Eskuizkribu hau David Solomon Sassoon bibliofiloak aurkitu zuen Yemenen, Ingalaterrako Letchworth-eko bere liburutegiaren parte bihurtuz; bere Deskriptive Catalog of the Hebrew and Samaritan Manuscripts in the Sassoon Library katalogoan deskribatzen da. Hil ondoren, liburua Torontoko Unibertsitateak eskuratu zuen.
Euskarazko itzulpena Xabier Kintanak egin zuen 2006an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.