From Wikipedia, the free encyclopedia
Algirdas Julius Greimas, batzuetan Algirdas Julien Greimas (Tula, Errusiar Inperioa, 1917ko martxoaren 9a – Paris, Frantzia, 1992ko otsailaren 27a), frantses hizkuntzalaria izan zen, jatorriz lituaniarra.
Algirdas Julius Greimas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tula, 1917ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 10. barrutia eta Paris, 1992ko otsailaren 27a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Petrašiūnai Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea Vytautas Magnus University (en) Marijampolė Gymnasium (en) |
Tesi zuzendaria | Charles Bruneau (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Per Aage Brandt (en) Thomas Pavel (en) Claude Zilberberg (en) Peter Stockinger Louis Panier (en) |
Hizkuntzak | frantsesa lituaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta semiologist (en) |
Enplegatzailea(k) | Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola Poitiersko Unibertsitatea Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3 Ankarako Unibertsitatea |
Influentziak | Georges Dumézil |
Kidetza | Lithuanian Academy of Sciences (en) |
Mugimendua | Q4345137 |
Parisko Sorbonan lortu zuen letretako doktoregoa 1949an, eta Parisko Goi Mailako Ikasketa Eskola Praktikoan bete zuen bere lana. Maurice Merleau-Pontyren filosofia lanak eta Claude Lévi-Straussen lehen obrak aztertu ondoren, semiotikari buruzko bere lehen liburua argitaratu zuen: Semantika estrukturala (1966). Horrez gainera, Zentzuari buruz (1970), Maupassant. Testuaren semiotika (1976) eta Semiotika eta giza zientziak (1976) ere idatzi zituen. Semiotikaren gaian maisutzat hartua izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.