From Wikipedia, the free encyclopedia
Althéa Laurin (2001eko irailaren 1a), jatorri martinikarreko frantziar emakume taekwondolaria da. Txapeldun olinpikoa izan zen 2024ko Parisko Jokoetan.
Althéa Laurin | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Épinay-sur-Seine, 2001eko irailaren 1a (23 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | taekwondolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan esku hartu zuen, eta brontzezko domina lortu zuen +67 kiloko kategorian.[1] Zazpi urte zituela, karatean izena eman nahi izan zuen Epinay-sur-Seine-ko udal kirol eskolan, baina taekwondon proba egin zuen, eta hartan gelditu zen. Les Sportives filmerako azaldu zuenez: "hasieran ez nuen diziplina hori egin behar, baina begirale bat nahasi, eta taekwondolarien lerroan jarri ninduen. Lehenengo saioetan ez nintzen konturatu, jolastu baino ez baikenituen egiten eta, gainera, ez genuen bi borroken arteko aldeak ezagutzen, genekiena zen kirola egitera joanak ginela".[2] Frantziako selekzioarekin izan zuen lehenengo aukera junior kategorian izan zen, 2016an, eta, hurrengo urtean, Europako Txapelduna izan zen; 2018an, Munduko Titulua irabazi zuen kategoria berean, Hammamet-en.
Althéa Laurin, zilarrezko domina da -67 kiloko kategorian Tarragonako 2018ko Mediterraneoko Jokoetan.[3][4][5]
Dublinen, 2019ko Olinpiar kategorien Europako Txapelketan, Althéa Laurinek brontzezko domina irabazi zuen +67 kiloko kategorian.[6] Kategoria berean, urrezko domina da Sarajevoko 2020ko olinpiar kategorien Europako txapelketetan.[7]
Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen +67 kiloko kategorian, Aminata Charlène Traoré bolikostarrari irabazita.[8]
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.
colspan=4| Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2020 | Tokio Japonia | +67 kg | |
2024 | Paris Frantzia | ||
2024 | Paris Frantzia | –49 kg | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2023 | Baku Azerbaijan | 73 kg | |
Europako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2023 | Krakovia-Małopolska Polonia | 73 kg | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2022 | Manchester Erresuma Batua | 73 kg | |
2024 | Belgrad Serbia | 73 kg | |
Mediterraneoko JOkoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2018 | Tarragona Katalunia | 67 kg | |
2022 | Oran Aljeria | +67 kg |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.