Amara–Donostia geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amara-Donostia, Amara edota Easo izenez ere ezaguna, Donostiako Amara auzoan kokatzen den tren geltokia da, Easo plazan hain zuzen ere. Euskotren Trena eragilearen E1, 1K, E2 eta E5 lineei dagokie, eta eragileak Donostian daukan geltoki nagusia da. Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte da.
Amara | |||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||||||||||||
Helbidea | Easo plaza, 9; 20006 | ||||||||||||||||||||||||||||
Udalerria | Donostia, Gipuzkoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | ||||||||||||||||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||||||||||||||||
Nasak | 4 | ||||||||||||||||||||||||||||
Trenbideak | 8 | ||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Zumaia ↔ Donostia Lasarte-Oria ↔ Hendaia Amara ↔ Altza | ||||||||||||||||||||||||||||
d·bus | 21 Mutualidades - Anoeta 23 Errondo - Puio 26 Amara - Martutene 28 Amara - Ospitaleak 32 Puio - Errondo 36 San Roque - Aldakoenea 37 Rodil - Zorroaga B4 Amara - Erriberak - Martutene | ||||||||||||||||||||||||||||
Bestelakoak | dBizi Transkantauriarra |
Geltokiaren jabea Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Euskal Trenbide Sarea sozietatea da, eta eraikinak, lurgaineko geltoki terminalaz gain, 144 bizikletentzako aparkaleku estalia eta Ertzaintzaren egoitza ere barne hartzen ditu.[1] Bestalde, Mugi sistemaren egoitza nagusia ere geltokian dago. Kanpoaldean hainbat autobus geraleku dago, dbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornituz; baita dBizi bizikleta mailegu geltokia ere, eta ordainpeko aparkaleku bat.
2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[2]