Eusko Jaurlaritza
historikoki Hego Euskal Herriko, baina administratiboki soilik EAEko agintaritza erakunde gorena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako hiriburu Gasteizko Lakua auzoan dago; hortik dator maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.
Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Eusko Jaurlaritza | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Gobierno Vasco eta Eusko Jaurlaritza |
Mota | autonomia-gobernua eta erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Lehendakaria | Iñigo Urkullu Renteria |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria |
Osatuta | |
Ekonomia | |
Aurrekontua | 11.750.000.000 € (2020) |
Historia | |
Sorrera | 1980 |
Ordezkatzen du | Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza eta Eusko Kontseilu Nagusia |
webgune ofiziala |
Itxi
Jaurlaritzaren burua lehendakaria da (gaur egun, Iñigo Urkullu), eta bizileku edo egoitza ofiziala Gasteizko Ajuriaenea jauregian du. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentua Eusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Legebiltzarraren egoitza ere Gasteizen dago.