André Maurois, benetako izenez Émile Herzog, izen osoa Émile Salomon Wilhelm Herzog, (Elbeuf, Frantzia, 1885eko uztailaren 26a - Paris, Frantzia, 1967ko urriaren 9a), idazle frantziarra izan zen.

Datu azkarrak Association France États-Uniseko lehendakari, 10. seat 26 of the Académie française (en) ...
André Maurois

Association France États-Uniseko lehendakari

1955 - 1967
Paul Claudel - Thierry Maulnier (en) Itzuli
Association des lauréats du concours général (en) Itzuli lehendakari

1951 - 1967
Édouard Herriot - Maurice Druon
10. seat 26 of the Académie française (en) Itzuli

1938ko ekainaren 23a - 1967ko urriaren 9a
René Doumic (en) Itzuli - Marcel Arland

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Maurice Lehmann (en) Itzuli - Marcel Achard

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Georges Huisman (en) Itzuli - Maurice Genevoix
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉmile Salomon Wilhelm Herzog
JaiotzaElbeuf, 1885eko uztailaren 26a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine, 1967ko urriaren 9a (82 urte)
Hobiratze lekuaNeuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Simone de Caillavet
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaPierre-Corneille lizeoa
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, saiakeragilea, eleberrigilea, historialaria, idazlea, gidoilaria, literatura-kritikaria, biografoa, zientzia-fikzio idazlea, haur literaturaren idazlea eta kritikaria
Enplegatzailea(k)Revue de Paris
Le Figaro
Q16536228 Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAlain, Jonathan Swift, Laurence Sterne eta Aldous Huxley
KidetzaFrantses Akademia
Croix-de-Feu (en) Itzuli
Décades de Pontigny (en) Itzuli
Société des écrivains normands (en) Itzuli
Association des amis d'Alain (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0561260 Allocine: 35431 Allmovie: p318301
Musicbrainz: f6c95264-38db-43be-a42d-71669ed13f13 Discogs: 2871334 Find a Grave: 10340368 Edit the value on Wikidata
Itxi

Bizitza eta obra

Normandian babeslekua aurkitu zuen familia judu batean jaio zen. Filosofia-ikasketak amaitu ondoren, Alain filosofoaren ikasle izan zen. Ingelesa ongi menderatzen baitzuen, interpretazio-lanak egin zituen Lehen Mundu Gerran.

Bizikizun haietatik sortu zuen lehen eleberria: Les silences du colonnel Bramble (1918, Bramble koronelaren isilaldiak), eta haren jarraipena: Les discours du docteur O´Grady (O´Grady doktorearen hitzaldiak). Ondoren, azterketa psikologikoan oinarrituta, Bernard Quesnay (1926) izeneko eleberria argitaratu zuen. Horren jarraian agertu ziren Climats (1928), Le cercle de famille (1932), eta L´instinct du bonheur (1934).

Zenbait herrialderen historiari buruz sail bat osatu zuen, gero: Histoire de l´Angleterre (1937). Gauza bera egin zuen Frantziarekin (1947) eta Estatu Batuekin (1943).

Bestalde, XIX. mendeko zenbait idazleri buruzko saiakera-lanak idatzi zituen: Ariel ou la vie de Shelley (1923), Essai sur Dickens (1930), Essai sur Byron (1930), A la recherche de Marcel Proust (1949).

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Maurois Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.