Antirretrobirala edo erretrobirus-kontrakoaerretrobirusen ugalketa edo eragina eragozteko gaitasuna duen botika da.[1] Erretrobirusek hainbat gaitz infekzioso eragiten dute, ezagunena HIESa izanik. Zidobudina, azidotimidina (AZT) ere deitua, izan zen lehenengo antirretrobirala; 1980ko hamarkadaren bukaeran hasi zen baliatzen HIESaren tratamenduan.[2] Gaur egun, erretrobirusen kontrako eraginkortasun handiko tratamenduak (HAART) erabiltzen dira, bi antirretrobiral edo gehiago konbinatzen dituztenak.
Lau maila ezberdinetan jarduten dute antirretrobiralek:
Fusioaren inhibitzaileak. Erretrobirusa zelula ostalari batean sartzea eragozten dute. Enfubirtida eta marabirok dira mota honetakoak. Erresistentzia anitzeko GIBa duten edo bestelako erretrobirus-aurkako botikei intoleranteak diren pazienteak tratatzeko baliatzen dira.[3]
Alderantzizko transkriptasaren inhibitzaileak. Alderantzizko transkriptasa entzima inhibitzen dute, birusaren RNAko informazio genetikoa erabiliz DNA sintetizatzeko funtsezkoa dena.[4] Bi mota daude:
Alderantzizko transkriptasaren inhibitzaile ez nukleosidikoak. Alderantzizko transkriptasaren gune aktiboari espezifikoki lotu eta, era horretan, haren konformazioa aldatzeko gaitasuna dute. 1996annevirapina onartu zen, eta efabirenz, etrabirina, delabirdina eta errilpibirina geroago.[3]
Integrasaren inhibitzaileak. Integrasa entzima, DNA birikoa zelula ostalariaren genoman sartzea ahalbidetzen duena, inhibitzen dute. Erraltegrabir izan zen lehenbizikoa, eta haren erabilpena 2007. urte amaieran onartu zen.[5]
Proteasaren inhibitzaileak. Proteasa, erretrobirusek beren heltze-prozesua osatzeko behar duten entzima, inhibitzen dute. Indinabir, erritonabir, lopinabir, atazanabir, darunabir dira mota honetako sendagaiak. Haien merkaturatzeak iraultza terapeutiko handia ekarri zuen.[3]