Arabiar nazionalismoa (arabieraz: القومية العربية, al-Qawmīya al-ʿArabīya) arabiarrek nazio bat osatzen zutela adierazten duen eta arabiarren batasuna bultzatzen duen ideologia nazionalista da. Arabiar nazionalistek Arabiar munduaren batasuna, bere zibilizazioa eta arabiera bultzatzen dituzte.[1] Bere helburu nagusienetariko bat Arabiar Munduan Mendebaldeko eragina baztertzea da, arabiar nazionalistentzat Mendebaldea arabiarren "nemesis" delako. Ideologia honek XX. mendearen hasieran Otomandar Inperioaren gainbeheran bere une gorenak bizi zuen, justu Sei Eguneko Gerran arabiar armadak menderatuak izan ziren arte.[1][2]

Thumb
Otomandar Inperioaren aurkako Arabiar Iraultzaren bandera, arabiar nazionalismoaren ikurretako bat.

Ideologia honen buruzagi eta talde nagusien artean Faisal I.a Irakekoa erregea, Gamal Abdel Nasser egiptoar presidentea, Muammar al Kadafi libiar agintaria, Palestinaren Askapenerako Erakundea edota Baath Alderdi Arabiar Sozialista daude. Panarabismo guztiz loturiko ideologia da eta bere ondorengo bilakatu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.