Ardo beltz
kolore beltza duten mahatsekin egindako ardo mota / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ardo beltza kolore gorri iluna duen ardoa da, beltza ia. Ardo beltza lortzeko azala eta mamia batera hartzitzen dira[1], azalean baitaude kolorea ematen dioten antozizaniek. Ardoa gizakiarekin batera joan da eboluzionatzen urteak pasatzen joan diranean. Ardoa gaur egun ezagutzen dugun eran, edari alkoholiko bat da. Ardo izena latinetik dator (vinum) eta hitz hori grekotik datorrela esaten dute adituek (oinos)[2].